Udaran gazteek kirola egiteko dagoen eskaintza urria ikusita, erabaki nuen nire 13 urteko semea kiroldegira eramatea, bizikletan aritzeko. Hasieran arazorik gabe, baina egun batzuetan berarekin joan ondoren, sartzea debekatu zioten, agindu bat jaso zutelako, esanez 16 urtetik beherakoek ezin dutela sartu, ezta heldu batek lagunduta ere.
2006ko araudiak (zaharkitua, argi eta garbi), dio debekatuta dagoela 16 urtetik beherakoak sartzea, kontutan hartuta aparatuen erabilerak dauzkan arriskuak, pisuagatik zein konplexutasunagatik (muskulazio aparatuei buruz ari da); baina zein konplexutasun edo arrisku izan dezake bizikleta estatiko batek?
Badaude gela batzuk, non muskulazio aparaturik ez dagoen, eta bai bizikleta estatikoak; eta horietan, baimendu izan da erabiltzaile guztiak sartzea, ikastarorik ez dagoenean. Aukera hori aipatzen diet, eta ezezkoa ematen diote, horri ere.
Zer da hobea, gazteen artean kirola sustatzea, edo sedentario egitea?
Bestalde, araudian badaude zenbait gauza, kontraesankorrak direnak. Saunan baimenduta dago 16 urtetik beherakoak sartzea, heldu batek lagunduta; eta igerilekuan bakarrik sartu daitezke 8 urtetik gorakoak. Ez dira arriskutsuagoak ekintza horiek, bizikleta estatikoan ibiltzea baino? Edo arazoa da gimnasioan ez dagoela monitore bat uneoro?
Badirudi garrantzitsuagoa dela mozkorkeriaren turismoa bultzatzea (sagardotegiak eta botelloiak, baimendu egiten dira, eta kontrolatu ez), nerabezaroan kirola sustatzea baino.
Azpimarratu behar da, gainera, arau guztiak modu zorrotz batean aztertzen baditugu, kontrolatu beharko litzatekeela, baita ere, kardio makinak ez direla 20 minutuz baino gehiagoz erabiltzen, materiala ondo jasotzen dela, eta garbitasuna zaintzen dela toalla erabiliz, erabiltzaile askok ondo egiten ez dutena.
Pixka bat gehiago kezkatuko balira mantenimenduagatik eta makinak egoera onean egoteagatik, erabiltzea debekatu beharrean...
Juan Morato Navas - Kiroldegiko bazkidea