Leheneste fasean sartuta dago Erabaki Hernani prozesu partehartzailea, eta gaur egingo du laugarren eta azkeneko saio irekia, 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Bost gairi buruzko proposamenak landuko dira: auzoak, ingurumena, kulturartekotasuna eta elkarbizitza, berdintasuna, eta heziketa.