Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi ondoren, Euskal Herrikoa lortzeko lehian sartuko da Astigarraga, asteburu honetan. Izan ere, semifinala jokatuko du igandean, Bizkaiako txapeldunaren kontra:?Zeanuri izango du aurrean, Zumarragako Beloki frontoian, goizeko 11:00etan hasita.
Autobusa, bertara joateko
Aurreko kanporaketetan egin bezala, autobusa jarriko dute Astigarragatik, bertara joateko. Goizeko 09:45etan abiatuko da, Pelotari kaleko autobus geltokitik.
Horretarako, txartelak salgai daude dagoeneko, Ikatza tabernan, 5 euroan.