Irteera antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak, igande honetarako. Goizeko 10:30ak edo 11:00ak aldera, Chillida-Lekura joango dira, eta bisita gidatua egingo dute bertan. Bertara joateko, hori bai, aurrez eman behar da izena; eta horretarako, gaur izango da azkeneko eguna: 649 493 920 telefonora deitu behar da, arratsaldez, eta Amaiaren galdera egin.