Etxean geratu ziren, trikitilarien txapelak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 9a, 02:00

Igandean egin zuten, Martin­degiko San Fermin jaien ba­rru­­an, XIII. Trikitilari Gazte­txoen Txapelketa. Eta oraingoan, etxean geratu ziren txapelak: Elaia Diazek eta Ianire Segurolak irabazi zuten.

Bost bikote gazte aritu zi­ren taula gainean, guztiak ere 16 urtetik beherakoak, eta ber­takoak edo ingurukoak.

Joan den urtean ere, elkarrekin aritu ziren Diaz eta Se­gurola, baina orduan, Lierni Tolosa hernaniarrak jantzi zuen txapela, Enaitz Alberdi azpeitiarrarekin batera. Orain­goan bai, sari potoloena eskuratu dute.

Bigarren postuan, sailkatu ziren Eneko Urkola zaldibiarra eta Julene Serabia arrasatearra. Eta gainerako hiru bikoteak, honakoak izan ziren: Eider Garro eta Araitz Elzalde hernaniarrak, Enara Donabera eta Jone Izagirre urnietarrak, eta Nahia Dorronsoro bidaniarra eta Iraia Arteaga azpeitiarra.


Urteko bigarren txapela, Sanjuandegikoaren ondoren

Martindegikoak ez dituzte, ha­­la ere, aurten lortutako txa­­pela bakarrak, Diazek eta Segurolak. Ekainean, Azpeitiako Sanjuandeko VII. Trikiti Txa­pel­ketan hartu zu­ten parte elkarrekin, eta zor­tzi bi­ko­­teren artean, haiek izan ziren txapeldun, or­du­an ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!