Istripu bat gertatu zen igandean, GI-41 errepidean, Astigarragako errotondaren parean. Arratsaldeko 15:00ak baino pixka bat lehenago izan zen, eta Chevrolet auto batek eta Mercedes furgoneta batek jo zuten elkar, biek ere ibilgailuaren albo batekin, Ertzaintzak azaldu duenez.
Arratsaldeko 15:00ak baino pixka bat lehenago izan zen istripua, eta alboz albo jo zuten elkar.
Istripuaren kausak ez dituzte aditzera eman oraindik, baina horren ondorioz, lau lagun ospitalera eraman behar izan zituzten, anbulantzian, maila ezberdineko zauriekin. Horietako bat astigartarra da, 62 urteko emakumea, autoko bidaiarietako bat, hain justu. Beste hiruak, berriz, furgonetan zijoazen: 35 urteko emakume bat, eta 3 eta 6 urteko bi haur, guztiak ere nazionalitate frantsesa dutenak.
Ertzaintzak jakinarazi du, hori izan dela asteburuko istripu aipagarri bakarra, Euskal Autonomi Erkidegoan.