PSE-EE alderdiak ere prozesu parte-hartzailea utzi du

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 8a, 02:00

PSE-EE alderdi politikoak Erabaki Hernani, aurrekontu parte-hartzaile prozesua uztea erabaki du, EAJ-PNVren ildo beretik segita. Alderdi sozialistak ere argudio eta arrazoi berdina eman du: «Hernaniko Gobernu Taldeak ez ditu onar­tzen prozesu parte-hartzailean atez ateko bilketa berplanteatzen duten proposamenak.

Honela, Ricardo Crespo Her­naniko sozialisten bozeramaileak, azaldu du pasa den asteko asteazkenean herritarren proposamenak aztertzeko bilera egin zela eta EH Bilduk, beste urte betez, baztertu egin zuen hondakinen bilketaren inguruan zeuden herritarren bi proposamen. «Leheneste fasetik eta ondorengo hernaniarren aukera­tzeko bozkaketatik alboratu dute. Honen aurrean, sozialistok prozesua utzi eta ez parte-hartzea erabaki dugu». 

«Prozesu parte-hartzailea fiktizioa da. EH Bilduk gustatzen ez zaizkion proposamenak kentzen ditu»

Cresporen arabera «EH Bil­duren jarrera unilateralak herri­tarren borondatea muga­tzen du. Ulertezina da Udal Gobernuak gustoko ez duen pro­posamena edo aurka dagoena, alboratzea, herritarrek be­re iritzia eman dezan ez utziz».

Bozeramaileak adie­razi du «dezepzionatua» da­­goela au­rrera eramaten ari diren prozesu parte-hartzailea  «fiktizioa» delako. «Herri­ta­rrei gonbidatzen zaie erabaki­etan par­te-hartzea eta  hala eta guz­tiz, EH Bilduk bere gehiengo osoa erabiltzen du bere iritzi politikoen aurka doazen proposamenak kentzea». 

Buruzagi sozialistak arau eta formula batzuk jartzea iradoki du alderdi guztien artean adostutakoak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!