Gaur hasi eta sei egunez mundu ­guztiko futbolariak, ikusgai bailaran

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 8a, 02:00

Abian da Donosti Cup futbol txa­­­­­pelketa internazionaleko 28­­­­­­­ga­rren edizioa. Geroz eta in­dar haundiagoa duen torneoa da­, euskal taldeak ez ezik, mun­­du oso­ko jokalariak ere etortzen direlako; hain zuzen, aurten 129 talde internazional da­u­­­­de.  Hernani eta Astiga­rra­gak ere, pro­ta­go­­­­­­­­­­nismo ha­un­dia izan­­­go dute. Bede­ra­tzina tal­­de izan­go di­re­lako tor­­­ne­o­an, jo­an den urtean bai­no bat ge­­hiago; eta bes­tetik, par­­­tidu as­­ko jo­ka­tu­ko dira Zu­bi­pe­n eta Zarku­mendegin.

Torneoa gaur inaugu­ra­tu­ko­ dute Anoetan, arra­tsa­­l­de­ko 20:30etan. Ordubeteko ira­­­­­­u­p­e­na izango du eta mu­sika, dan­tza, eta argiekin egin­­dako ikus­kikizun pare­gabea eskaini­ko du­­te esta­di­oan. Gai­nera, des­­­fi­lea klub bako­itzeko talde batek egin­go du, norberaren herri­al­deko janz­­kera  eta ezau­ga­rri­e­kin, ban­­­­­­de­ra au­rrean du­ela. Bai­­­­na or­­­­­du­rako, dago­eneko jo­ka­tu dute gaur talde askok, li­gax­ka­ko estre­inako partidua.

Hernaniko mutilen sei talde eta Mundarroko zazpi izango dira Donosti Cupeko futbol txapelketa internazionalean.

Nesken hiru talde

Hernaniarrek eta Astigartarrek gaur jo­ka­tu­ dute aurreneko par­ti­du­a. Nes­ketan, bi talde izan­go ditu Her­nanik eta bat Mundarrok: 18 urtez az­pi­ko­e­tan bat 16 urtez az­pi­­ko­e­tan bi klubek. Helduenak, 18 urtez az­pikoak, Sant Gabriel kata­lanen aurka lehi­atu dira goizean, Usur­bilen. Hauen multzoan Fleury Les Aubrais CJF fran­tse­sak, Sant Gabriel eta Escuela RFEF taldeak dau­de. Hurrengo par­tidua az­ken hauen aurka izan­go da bihar Zubipen, 12:00­etan. 

14 urtez azpikoak, berriz,  arra­tsaldean aritu dira Vic Riu­­pri­mer REFO talde kata­la­na­ren aurka, Zarkumendegin. Ha­­­­­­uen mul­­­­tzoan Benfica SL tal­de por­tugesa, Santa Mo­ni­ca Uni­ted estatubatuarrak eta Vic Riu­primer REFO ka­ta­la­nak da­ude. Hu­rrengo par­ti­dua bi­har joka­tuko dute am­e­­­­ri­ka­rren aurka Ori­on, 16:45­etan.


Mutilen taldeak sei kategoriatan

Mutiletan zazpi talderekin arituko da Hernani, sei ka­te­goria ezberdinetan: 18 urtez az­pikoetan talde bat, 15 urtez azpikoetan talde bat, 14, 13 eta 12 urtez azpikoetan beste tal­de bana, eta 11 urtez azpi­ko­etan bi talde. Joan den ur­tean ez zen txikienen kate­goria sortu, bai­na aurten bi tal­de izatea lortu dute her­na­niarrek.

Helduenek gaur izan dute txapelketako lehen norge­hi­a­go­ka, Ekintzaren kontra. Be­ren multzoan daude SFA Ma­drid A, Ekintza KE B eta Tre­lissac FC. Azken hauen aurka lehiatuko dira bihar, 19:15­etan Zubipen. 

15 urtez azpikoetan, be­rriz, gaur izan da herna­ni­a­rren le­he­nengo partidua Os­ta­da­rren aurka, Usurbileko Harane fut­bol zelaiean. Hauen mul­tzo­an daude Lasar­te­ko­ak, Ka­na­­dako Coqui­tlam eta Alginet UD ka­ta­lanak. Bihar dute bi­ga­rren txan­­da az­ken hauen ko­ntra Pa­­saian, 12:00etan. 

Gazteagoak direnek, 14 ur­tez­ azpikoek, Trival­val­de­ras Al­corcon  izan dute ga­ur aur­kari, eta bihar Pont du Ca­sse Fou­layronnes talde fran­tsesaren  aurka lehi­atu­ko di­ra Billa­bo­nan, 12:00etan. Bes­talde, 13 ur­tez azpikoek, Zu­bipen bertan izan dute le­he­nengoa, Hon­da­rri­biren kon­tra. Bihar, Pin­hei­ros EC A bra­sildarrak izan­go di­­­­tu­zte aur­kari Usurbilen, 16:45­­­­etan.

Gaur hasi dute txapelketa 12 urtez azpikoek LS Talents Qld bri­taniarren aurka. Bi­har, Mo­lins de Rei CF B ka­ta­la­nen kon­tra jokatuko dute Tolosa, 12:30­etan.  Eta azkenik, 11 urtez az­pi­ko­en bi taldeak izango di­tu Her­nanin. A taldeak gaur izan du lehenengo topaketa San Igna­cioren aurka eta bi­har biga­rrena, Orereta Kafe­a­ren kontra Galen, 15:30etan. B taldeak be­rriz, Ama Gua­da­lu­pekoa izan du gaur aur­kari, eta bihar, UZ Ikasto­la­ren kon­­­tra arituko da Cesar Be­niton, 19:15etan.


Dozenaka partidu, Zubipen

Hernaniarrek etxean joka­tze­ko aukera izango dute, zen­­­bait par­­tidutan. Baina bes­te par­­tidu as­ko ere izango dira Zu­bipen, egunero. Zortzi par­ti­du jokatu dira gaur, bes­te zor­tzi izango di­ra bihar eta etzi; goizeko 10:0­0­etan hasi, eta 19:15etan azkena. 

Kan­pora­ke­tak hasita, oste­gu­nean ha­ma­bi partidu jokatu­ko dira, eta beste hamar os­tira­lean. Bestalde, bi egu­netako or­du­­te­gia aldatu egingo da, Zu­bi­pen: goi­zeko 9:00­etan hasi­ko da le­he­nengo partidua, eta 20:30­­­etan azkena. Tal­­­deen topaketa guztiak eta tor­­­neoko informazio guztia ww.donosticup.com web gunean eskuragai dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!