Beherapen Azoka, ostegunetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 7a, 02:00

Berriak Elkarteak antolatuta ostegunean eta ostiralean, uztailaren 11n eta 12an, herriko hamabi denda izango dira Beherapen Azokan. Goizeko 10:00etatik 14:00eta­ra, eta arra­tsal­deko 16:00etatik 20:00­etara egongo dira ostegunean eta goizez ostiralean. Herriko hainbat dendak hartuko dute parte, eta kapritxoren bat eskura­tzeko aukera izango da. Gainera Jazz Hernani 2019 hasiko da ostegunean Euskorleans Dixie Bandekin eta Lindy Hopeko bi dantzarirekin eta Berriak laguntzaile da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!