Uda honetan argazkilaritzan murgildu eta inspiratzen laguntzeko erronka bat proposatu eta argazki erronka antolatu du Urumea Herri Guneak. Gai zerrenda bat osatuko da lehenik eta ondoren irailaren amaiera arte landuko dira gero Herri Gunean erakusketa egiteko. Ez da lehiaketa. Parte hartzeko, argazkierronka@gmx.es helbidean izena eman behar da. Datorren astean bidaliko dute gai zerrenda.