EAJ-PNVk Erabaki Hernani prozesutik irtetea erabaki du

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 7a, 02:00

ATEZ atekoa eta bosgarren kon­­­­te­ne­dorearekin EH Bilduk duen jarrerarekin du desadostasuna Hernaniko EAJ-PNVk, eta horregatik esan dio agur Erabaki Hernani prozesuari. Jo­­an den urteko maiatzean pro­zesu parte-hartzailea mar­txan jarri zenetik, honen par­te izan direla azpimarratu dute, baina onartu ezin diren mugak daudela helarazi dute. 

Hori horrela, Her­na­niko EAJren bozeramaileak, Ando­ni Amo­na­­rraizek, aditzera eman du­ ­­EH Bilduk «betoa» jarri diela he­rri­tarren bi proposamenei «ba­­tek atez atekoa kentzeko es­­­­katzen zuen, eta besteak bos­­garren kontentedorea jartzea». Honen inuruan, Amo­na­­rrai­zek gehitu du: «EH Bil­duk atez atekoa mantentzea eraba­ki du, hernaniarrek ezin dute honen inguruan botoa eman, eta dida batean prozesutik ezabatu dute», kritikatu du. 

Zentzu horretan, adierazi du «EH Bilduk badaki bosgarren kontenedorearen emai­tzak, inguruko herri as­kotan, Usurbilgo atez atekoaren an­tzekoak direla eta Hernanin baino hobeak direla. Gainera, aukera hau askoz merkeagoa  dela ere badakite. Baina, hala ere, ez dute onartzen Her­na­nik horren inguruan bozka ema­tea».

Pasa den prozesuan ere alderdiak EH Bilduren kontrako iritzia azaldu zuen esanez «ez dugu ondo ikusten adin-txi­kikoek diru publikoarekin zer egin erabaki dezaketela, bai­na batzuetan amore eman eta aurrera jarraitu behar da».

«Atez atekoa eta bosgarren kontenedorearen inguruko herritarren bi proposamen ez ditu onartu»

«Ez da EAJ-PNV izango herriari bere iritzia ematen galaraziko diona» 

Azkenik, EAJko bozeramaileak nabarmendu nahi izan du herri mailako kon­petentzia duten gaien inguruan ez dela bere alderdia izango herritarrei beren iri­tzia ematen galaraziko diona. Horregatik, «ezin dugu babesten jarraitu EH Bilduren helburu politikoekin akatsez be­teta dagoen prozesua, ez eta he­rritarren ezinegon guztiei erantzuna ematen ez dien pro­zesuari». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!