Velezek urrea, Euskadikoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 7a, 02:00

Amaiur Velez eta Nora Lópezek dominak lortu zituzten Euskadiko 16 urtez azpiko txapelketan, Anoetako miniestadioan. Velezek urrea leporatu zuen 300 metro hesietan (48.60) eta zilarra luzera jauzian (5,26m.). Nora Lopezek brontzea lortu zuen jauzi hirukoitzan (10,36m.). Bestetik, Iruñan, Aitor Urkiak Europako 20 urtez azpikoetarako gutxiengo marka lortu zuen 69,71 metrorekin mailu jaurtiketan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!