Festa borobiltzeko aukera zabala

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 7a, 02:00

giro ezin hobea izan zuten atzo Martindegiko San Fermi­netan: ez bero, ez hotz, ez eu­ri... horrek jendea animatu zu­­en festan parte hartzera. Ze­zen­­txoen aurrean pase ede­rrak egin zituz­ten batzuek atzo arratsaldean; eta pa­rranda luzea besteek, gaue­an. Eta haiei bezala, kostako zaio esnatzen, San Fermin jaie­tako azkeneko egunari. Herri kirol saioarekin hasita, eguerdian, bata bestea­ren atzetik etorriko dira ekin­tzak.

Ikustekoa izango da, aizko­ran, Iker Vicentek jokatuko duen lehia, Suharri Paolla eta Ibai Soroa bikotearen kon­­tra. Baita Inhar Urruzuno harri­ja­sotzailearen era­kus­taldia ere.

Eta belarriak goxatzeko mo­dukoak Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Miren Amu­ri­zaren bertsoak, triki­tilari gaz­tetxoen doinuak, eta Eider eta Lierni Tolosa ahiz­pek eskai­niko duten errome­ria. Gorpu­tza mugitu nahi du­enak, au­ke­rarik ez du faltako!

Elkarrekin kalejiran buka­tu­ko dituzte jaiak, iluntzean. 

MARTINDEGIKO JAIAK
GAUR, igandea
12:00, Euskal Festa. 
Aizkolariak: Iker Vicente batetik, eta Ibai Soroa eta Suharri ?Paolla? bikotea bestetik, lehian. 
Harri­jasotzailea: Inhar Urruzuno 
13:00, Bertsolarien saio berezia: Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus.
18:00, XXIII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00-19:00, Toka txapelketa nagusia (Gurutzeta sukaldeak antolatuta).
Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Amets Arzalluz, Aitor Mendiluze eta Miren Amuriza.
20:00, Erromeria, Eider eta Lierni Tolosa ahizpekin.
Ondoren, Kalejira auzoan ba­rre­na, festei bukaera emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!