Iñigo Arizkorreta eta Xabi Kerejeta dira San Joanetako argazki lehiaketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 7a, 02:00

Kronikak antolatutako ar­gaz­­­­­ki lehi­ake­tan­ parte-har­tze­ko au­kera izan­ zuten herna­ni­a­rrek­, joan den­ San Joanetan. Bi kategoria bereizi ziren, hel­du­en eta gaztetxoen maila. Ho­rrela, ira­bazleak bi izan di­ra: Iñigo Arizkorreta, hel­du­e­ne­­an eta Xa­bi Ke­re­jeta, gaz­­­te­enetan.   

Axeria protagonista, Arizkorretaren argazkian

Helduen mailan Xabi Arizko­rre­taren axeria irten da garai­le, 49 botorekin. Irudian Axeri Dantzako axeria ageri da, max­­­­­­­­kuria eskuetan duela. 

Eta bigarren Aitor Urkia ir­ten da, 25 botorekin. Honen iru­­­dian, emakumeak ageri di­ra Kan­­­­taitan, San Joan suaren in­gu­­ruan. 


Akelarreko ipotxak garaile, Kerejetaren irudian

Gaztetxoen kategoriako argaz­ki irabazleak 50 boto jaso ditu. Bost ipotx ageri dira, irrif­ar­tsu, maxkuria eskutan du­tela Ake­­­­larreko dantza imitatzen.

Sariei dagokienean, hel­du­en mai­­lan aurrenekoa­ren­tzat­, se­i­ bo­­tila ardo, Viña Ar­dan­­­za Re­­­ser­va; eta bigarrena­ren­tzat, beste sei­ botila ardo, Fin­ca San Mar­tin, denak Irizar Ardo­akek ja­rri­ak. Gaztetxoen mailan, La­txe al­diz­kariko urtebeteko har­pidetza izango da saria, Kro­ni­ka­­ren eskutik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!