Gipuzkoako Gizarte Segurantzaren Institutuak desgaitasun osoa aitortu dio Pedro Orbegozo ACENORen lan egin zuen Francisco M.E. mekaniko ohiari. 72 urteko langile hernaniarrak biriketako minbizia garatu zuen amiantoarekiko eta beste toxikoekiko arriskuan lan egin ondoren 1969garren urtetik.
Lantegia 1992an itxi zen arte egin zuen lan Orbegozon eta ondoren ETT bidez siderurgia enpresa desberdinetan aritu zen lanean Gizarte Segurantzak gaixotasunaren jatorria lan esparrua duela aitortzen du.
Francisco M.E.ri 2018ko urrian diagnostikatu zioten kartzinoma eskatatsua, asma eta biriketako anputazioa, «Osakidetzak lan gaixotasuna izan zitekeenaren abisua eman gabe» dio Asviamie elkarteak. Horrexegatik Osakidetzaren inplikazio falta salatzen dugu» diote Euskadiko Amiantoaren biktimen elkartetik. «Legea ez zuten bete eta Osalanek egin zuen ikerketaren ondoren sartu zuten amiantoarekin arriskuan egon diren langileen zerrendan. Konpentsazioan eragin zuzena du horrek».