Udaletxeko Areto Nagusia bete egin zen, Alaia Belauntzaran Arruabarrena oiartzuarrak eskaini zuen harpa kontzertuarekin. Txiki geratu zen aretoa eta ez da harritzekoa, egiari zor, ikuskizun ederraz gozatu zuten eta hurbildutakoek. Zazpi urte zituela hasi zen harpa jotzen eta orain arte ikasitako obrak eskani zituen harpa klasikoarekin. Euskal Herrian eskainitako kontzertuez gain, zenbait kolaborazio ere egin ditu.