Irteera potentea antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, hilabete honetarako: lau egun egingo dituzte Picos de Europa mendilerroan, uztailaren 25 eta 28 bitartean. Eta bertara joateko izenematea, etzi, astelehenean amaitzen da. Elkartearen bulegoan (Iturregi plaza) egin behar da, 20:00etatik 21:00etara. Irteera honetarako, plazak mugatuak dira: 22 lagunentzat dago tokia. Bazkideek 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 200 euro. Apuntatzeko momentuan, 80 euro aurreratu beharko dira. Prezio horren barne dago garraioa, eta hiru eguneko egonaldia pentsio erdian.