Irristaketan ikasteko saioak gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 02:00

Uztailean bi saio antolatu dira irristaketa egin ahal izateko. Irristaketa Hernani Taldearen eskutik, herriko nerabeek aukera izango dute uztailaren 17an hastapeneko saio batean parte hartzeko. Saioa irristaketan inoiz ibili ez direnei edo hasiberriak direnei bideratua dago. Irristaketan trebeagoak direnentzako saio berezia izango da uztailaren 18an. Bi saioak 16:00etatik 19:00etara egingo dira. Eguraldi ona bada Elizatxo ikastetxeko patioan egingo dira. Eguraldia lagun ez bada, kiroldegiko pistan izango dira saioak. Izena emateko udal kiroldegira edo Gaztelekura gerturatu behar da. Bi ikastaroak doakoak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!