BARF dietaren oinarri dira elikagai gordinak: fruta eta berdura ezberdinekin nahastutako haragi txikitua, fitoplaktona, kalzioa duen hezur txikitua...
Dieta naturala da, eta gure maskotek egoera basatian jango luketenaren antzekoa izan nahi du. Hori dela eta, produktuak eta osagarriak ez dira inolako prozesu termikotik pasa behar, guztiz gordinik eman baizik. Dena den, ezin dugu pentsatu haragi gordina ematearekin nahikoa dela.?Formulazio oso konpleto eta orekatuak dira, gure txakur eta katuek ez dezaten inolako nutrizio gabeziak eduki.
Ez da noizik eta behineko dieta bat, ohiko pentsuen alternatiba baizik, gure maskoten eguneroko elikaduraren aldaketa bat baizik.
BARF dieta errazteko, Canexionen konjelatutako zapore eta formatu desberdinak ditugu, maskota tamaina eta behar desberdinetara egokitzen direnak. Badaukagu baita ere liofilizatutako formatu berezi bat, kanpora ateratakoan elikadura osasuntsu batekin jarraitu ahal izateko; %100ean naturala izango den otordua edo saria.
Elikadura honen inguruan zalantzaren bat sortuz gero, Canexionen zu laguntzeko gaude.
Canexion - maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza
www.canexion.es
Akarregi pologonoa, 10. Hernani