Atzo gauean ekin zioten udako zine denboraldiari, Astigarragan, Mi querida cofradía pelikularekin. Eta datorren ostiralean izango da bigarren saioa, Tomb Rider filmarekin, 22:30etan Foru Plazan. Baina Astigarragan bakarrik ez, Goizuetan ere izanen da zinea kalean, datorren ostiral gauean: Dantza pelikula jarriko dute, 22:00etan Plazan.