Hegaztiak ikustera gaur, Epele auzora

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 02:00

Uztailerako ere antolatu ditu ornitologia ibilaldiak, Hari­tzal­­de Naturzaleen Elkarteak. Bi zita jarri dituzte, eta gaur ber­tan izango da aurrenekoa.

Goizeko 09:00etan elkartu­ko dira, Astigarragako DIA su­permerkatuaren aparkale­ku­an; eta bertatik, Hernaniko Epele auzora joango dira kotxeetan, han ibilaldia egin eta hegazti­ak ezagutzeko.

Bigarren zita, hilaren 20an jarri dute, goizeko 09:00etan hori ere, Santio­men­diko ermi­taren aparkalekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!