San Fermin Torneoan etzitik, Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 02:00

Urtero bezala, Iruñako San Fermin jaiei hutsik egin gabe, Galarretatik Huarteko Euskal Jai Berrira egingo dute salto erremontistek, egun batzue­ta­rako. Izan ere, etzi hasiko da, astelehenarekin, San Fermin Tor­ne­oa, Iruñako Peñen Fede­ra­zio­ak antolatuta.

Zortzi erremontista ariko dira lehian, lau bikote osatuz, eta horien artean da Endika Barrenetxea hernaniarra ere. Ansa II urnietarrarekin ariko da bera. Semifinaletan hasiko da torneoa: aurrenekoa aste­le­henean, eta bigarrena aste­ar­tean; eta finala, bi bikote ira­­bazleen artean, oste­gu­ne­an jokatuko da. Hiru egunetan, ja­ialdiak arratsaldeko 16:30etan hasiko dira, Euskal Jai Berrin.

Horrela, astelehenean ber­tan ari­ko dira Barrenetxea IV eta Ansa II, Uterga eta Ionen kontra; eta asteartean, joka­tu­ko dute Ezkurra II eta Endi­ka iazko txapeldunek, Urriza eta Etxeberria IIIren kontra.


Etxeberria IIIk, azkeneko aldia San Ferminetan

Etxeberria IIIk, hain justu, az­kenekoz jokatuko du San Fer­min Torneoa, egun hauetan. Doneztebarrak adierazi du, «egun bereziak» izango direla berarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!