Aurtengo Dema, Martindegin egingo den XVIIIgarrena da, eta lehenengo aldia izango da, pertsonak desafioan arituko direna, zaldiaren aurka, auzo honetan.
Gaur lehia berezian, aurrez aurre ariko dira Harriti neska talde bizkaitarra, eta Imanol Etxeberria Ortzaikakua oriotarraren zaldia. Gaueko 22:45etan hasiko da.
Zaldiak emakumeen plazak bikoiztu behar, irabazteko
Deman, zortzi emakumek hamabost minutuz egingo dute tira, 450 kiloko harriarekin; eta zaldiak aldiz, hogei minutuz egingo du, 800 kilokoarekin. Zaldiak, dena den, nesken marka bikoiztu beharko du, desafioaren irabazle izateko; bestela, emakumeak irtengo dira garaile.