Trikitilari gazteen txanda, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 02:00

Bihar dute trikitilariek luzi­tze­ko aukera, Martin­degiko San Fer­min jaietan. Arra­tsaldeko 18:00­etan hasiko da aurtengo Trikitilari Gaztetxoen Txa­pel­keta, bost bi­koterekin. Au­­zo­ko­ak edo ingu­ru­koak dira denak, hamasei urtez azpi­ko­ak. 


Txapelketa baino, jaialdia

Antolatzaileek azaldu dutenez, helburua trikitixa sustatu eta bultzatzea da, lehiakortasuna bilatzea baino:  «gaztetxoenek ta­bladu gainera igotzeko bel­dur­ra eta lotsak gainetik ken­du eta trikitixaren doi­nuaz go­zatzea da meta». Horre­gatik, fes­­tak alaitzeko ekitaldi baten moduan ere ikusten dute ber­takoek. Hala ere, parte-har­tza­i­le­ak sarituko dituzte. Ohi­ bezala, irabaz­leek txa­­­pela bana ja­so­ko dute, bi­garrenek kopa, eta gainon­tze­ko hiru bikoteek garaikurrak ja­soko di­tuzte. Bestalde, guztiek ja­so­ko du­te sari ekonomikoa, bai­ta ere.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!