Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunak konzentraziora deitu dute gaur, 20:00etan, Zinkoenean. «Euskal preso eta iheslariak etxean izan behar dute. Bada garaia guztion eskubideak errespetatuak izateko eta espetxe politika aldatzeko. Ez dugu gizarte baketsu bat izango gatazka guztiz konpondu arte, honegatik kalera atera beharrean gaude oraindik. Dei egiten dugu gurekin bat egitera eta parte hartzera konzentrazioan».