Lehiaketan izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 5a, 02:00

Santio jaien bueltan, uztailaren 27an, Marmitako Lehiaketa egingo da, eta ondoren, prestatutakoa dastatzeko herri bazkaria. Lehiaketan parte hartzeko izenematea gaur amaitzen da. Kultur etxean edo marmitako.astigarraga@gmail.com helbide elektronikoan egin behar da. Parte hartzaileek 20 lagunentzako eltzea prestatu beharko dute. Ondoren guztia herri bazkarian jateko, txartelak salduko dira, eta hitzordu zehatz bat jarri da horretarako: uztailaren 18a, 19:00etatik 21:00etara Joseba Barandiaran plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!