Gaur eguerdira arte bozkatu daiteke Kronikak antolatzen duen San Joanetako XII. Argazki Lehiaketan. Aurreneko aukeraketa eginda, herritarrek online ikusi ditzakete finalera pasa direnen argazkiak, eta botoa bertan eman, saridunak aukeratzeko. https://labur.eus/H70Ok web orrian eman daiteke botoa, argazki gustukoenen alde. Bertan ageri dira, bozkatu daitezkeen argazkiak, eta erraza da botoa ematea. Bi kategoriatan aukeratu behar dira: bi helduen mailan, eta bestea haurren kategorian. Hiru sari daude eta bi emango dira helduenen mailan, eta bat, haurrenean.