Udararekin batera, uztailean, Zinema kalean egitasmoa jartzen da martxan Astigarragan urtero eta aurten, gaur eskainiko da lehenengo pelikula. Mi querida cofradía izango da eskainiko den pelikula, 22:30etan hasita, Foru Plazan. Komedia da eta 90 minutu irauten ditu. Bigarren emanaldia Tomb Rider akziodun filma izango da, uztailaren 12an. Herriko Emarri eta Harituz elkarteen dokumentalak eskainiko dira uztailaren 19an: Eme, eman, harri, Emarri, (12 minutu) eta Ahizpatasun hariak (77 minutu).