Amher elkarteak Dastaketa Kulturanitza antolatu du gaur, 12:00etatik aurrera Tilosetan. Senegal, Mongolia, Kolonbia, Bangladesh, Nikaragua eta Euskal Herriko herrialdetako biztanleak eta jakiak egongo dira eta Hernaniko Harrera Herriak ere parte hartuko du ekimenean. San Joan jaien ondorengo elkartzea egitea eta Hernanira etorritako pertsona berrien parte hartzea du helburu biharko ekitaldiak.