EuskarAbentura hasi da eta Hernanira bi aste barru iritsiko dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 5a, 02:00

798 kilometro eta zenbatu ezinezko bizipenekin begi aurrean, piztu zen EuskarAbentura 2019 espedizioa pasa den aste­le­henean Ma­u­len. 121 parte­har­tzaile (Jzio­qui­tarrek) izango ditu abenturak eta Her­na­nira uztailaren 18an iritsiko da. Bertan amaituko da hemezortzigarren eta­pa eta hemeretzigarrena Her­na­­nitik abiatuko da Irun aldera. 

Euskal Herria oinez zeharkatzea eta euskararen lurraldeko geografia, kultura nahiz historia lagunartean ezagu­tzea helburu duen ekimenaren bigarren edizioa izango da. EuskarAbentura 2019 espedizioko ibilbidearen %95 baino gehiagok Donejakue bideko hiru adarretan egiten du au­rrera: bide frantsesa Mauletik Vianaraino, barnealdeko euskal bidea Gesaltzatik Irun­e­rai­no (kontrako norabidean) eta eus­kal kostaldeko bidea Baio­natik Getxoraino.


50etik gora jarduera eta Hernanin Hiruki Larroxa kolektiboarekin bilduko dira

50etik gora jarduerak aberastuko dituzte hilabete eta 31 eta­paz osatutako abentura no­mada honetan. EuskarA­ben­tura Elkarteak segurtasun, osasun eta genero berdintasun protokoloak landu dituzte, baita zaborren kudeaketa eta euskararen erabilera sustatzera bideratutakoak ere. Esperientzia ibiltaria edukiz hor­nituta dago eta etapa ba­koi­tzean ekintza desberdinak antolatzen dituzte. Hala nola. Hernanin amaitzen den etapa Tolosan hasiko dute eta bidean Andoaingo Martin Ugalde parkean geratuko dira Berri­ara bisita eginez. 

Bertan eguerdian, Mar­txe­lo Ota­men­di zuzendariarekin egongo di­ra eta euskalgintza eta euskarazko hedabideen in­guruan ariko dira solasaldian. Behin Hernanira iritsita Hi­ruki La­rro­xa kolektiboko Ibai Fres­nedorekin elkartuko dira 18:00etan, Sexu eta genero identitate aniztasuna gaia lan­duz.  


Jakoba Rekondorekin,­ ­baratze eta basoen inguruan

Hernanin gaua pasa eta gero, uztailaren 19an aterako dira Irun aldera. Bidean, Asti­ga­rra­gan, Jakoba Rekon­dorekin ber­tako baratze eta basoen in­gu­ruko azalpenak jasoko di­tuzte eta Oiartzun aldera jo­an­go dira Urumea bailarari agur esanda. 


Smartphonetan deskargatu daiteke ?Euskarabentura? aplikazioa

Espedizioa lehen pertsonan bizi ezin baina gertutik jarraitu nahi dutenentzat tresna baliagarria izango da Euska­rabentura aplikazioa. Code­syn­tax enpresa hornitzaileak garatu du, eta Android na­hiz iOS sistemetarako erabilgarri dago jada eta bertan jarraipen zehatza egin daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!