Txantxangorri elkarteak infantil mailako 29. Amorrain Txapelketa antolatu zuen pasa den astean eta Oier Elizegi, Amets Galatas eta Ane Rodríguez Andersen izan ziren garaileak beraien mailetan. Elizegi eta Galatasek lau amorrain arrantzatu zituzten bakoitzak eta 8 urteko Rodríguezek 32 zentimetroko amorraina, pieza haundienaren saria ere irabaziz. Behin arraia neurtuta ibaira itzultzen da. Parte hartzaile guztien artean hamar amorrain eta izokin gazte bat arrantzatu zituzten. Ondoren, Txantxangorri elkartean hamaiketako ederraz gozatu zuten, arrantzale gazte guztiek. Sei arrantzaleak amaierara arte mantendu ziren ibaian, beraien arrantza utzi gabe.