Mendi martxa eta gero Loidiko oroitarrian, lore eskaintza

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 4a, 02:00

Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak oroimenezko iheslarien ibilaldia egin zuen pasa den asteburuan Burdintxuruketaren Lepotik (Mendibe-Cize) Otsagabiara eta astelehenean Hernaniko Loidiko oroitarrian omenaldia eta lore eskaintza egin zen. Bertan hartu zuten parte, besteak beste, Meg Ostrum (The Surgeon and the Shepherd liburuaren egilea) eta Joxe Manuel Errazkin Otsua, Martin Errazkin Iraolaren ilobak. Parte-har­tzaileak EEBB, Ingalaterra, Frantzia eta Irlandatik etorri ziren. Astebukaeran oroimenezko mendi-martxan beste batzuek ere parte hartu zuten: Kanada, Brasil, Portugal, eta Euskal Herritik.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!