Ereñotzuko Irrintzi tabernak ostegun musikatuak izango ditu gaurtik aurrera eta hurrengo hiru asteetan. Musika emanaldiak iluntzeetan izango dira eta aurreneko kontzertua, gaur, Iker Lauroba & Beste urtaroak taldearena izango da.
Bigarren ostegunean, uztailaren 11n, Hiri Galduak akustikoan ariko da musika jotzen. Josu Calvok bakarlari moduan sortu duen proiektua da Hiri Galduak.
Hirugarren ostegunean, uztailaren 18an, Hego Haizea taldea joango da Irrintzi tabernara.
Bestalde, uztailaren 25ean Unai Otegi eta Edurne Arzozen doinuak entzungo dira. Egurrezko xirularekin eta arpa keltiarrarekin egiten dute musika.
Afariak emango dira eta erreserba egin behar da
Irrintzin ostegunero afariak emango dira eta astero aldatuko dira menuak. Aurrez erreserba egin behar da, 656 374 258 telefono zenbakian. Kronikako iragarkietan, asteartetan agertuko da ostegunerako dagoen menua.