Euskal Herriaren historiari buruzko ikastaroa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 4a, 02:00

Bigarren urtez jarraian Her­nani Errotzenek ikastaroa es­ka­i­niko du uztailean zehar. Uda­ko bigarren aurrez aurreko ikastaroa da eta Naba­rralde fundazioarekin elkarlanean antolatu dute. 

Euskal Herriaren historia gaia hartuta, lau egunetan zehar eta bi ordutako saiotan emango da. Uztailaren 15etik 18ra euskaraz eta 22tik 25era gaztelaniaz, bi ordutako saiotan, 10:00etatik 12:00etara; oro­tara 8 ordu.

Ikastaroak Hernaniko Bi­te­ri kultur etxean izango dira. Be­ñi Agirre izango da zu­zendaria.


Matrikula epeak

Matrikula epeak ondorengoak dira. Uztailaren 12ra arte dago epea euskarazko ikastaroan izena emateko eta uztailaren 18ra arte gaztelaniazko ikastaroetan izena eman nahi baldin bada. 

Izena ematea eta informazioa eskuratzeko herriaerro­tzen@gmail.com (izen abizenak jarri) helbidera idatzi be­har da. Matrikula gauzatzeko e-maila bidali behar da aurrematrikula egiteko eta emandako kontu zenbakian sarrera egin behar da. Ondoren ikastaroaren lehenengo egunan aurkeztu behar da. Matrikula eta materialaren kostua 15 euro dira.


Antzin Arotik gaur egungo errealitateraino

Nabarraldek eskaintzen duen on-line bidezko ikastaroaren laburpena landuko dute ikastaro honetan. Gaiak aditu talde baten zuzendaritzapean garatu dira eta guztien artean osatzen dute Euskal Herriaren kontakizun historiko jarraitua, Antzin Arotik gaur egungo errealitateraino.


Ikastaroa ikus-entzuneko materialez lagunduta emango da

Ikasle bakoitzari testu laburpena emango zaio hasieran. Ikastaro honen bidez, Euskal Herria-Nafarroako historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskaintzen dute, ikuspegi propiotik landuz eta egun bizi den errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz. Ed­ward Said, literatur kri­tiko eta militante palestinar-estatubatuar idazleak di­oen bezala «Herri bati definizioa emateko biderik hoberena, bere historiaren idazketa delako» diote Hernani Errotzenetik.


Ikastaroaren helburuak

Antolatzaileek helburu desberdinak jarri dituzte: «Ba­te­tik, gure herriaren historia eza­­gutaraztea, eta bestetik, parte hartzaileak gaitzea egun­go egoera ulertzeko eta etorkizuna garatzeko tresna historiko egokiak izan ditzaten.  Historia eta oroimen his­to­rikoari buruzko gogoeta ­ sustatzea eta gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!