AURREKO urtean, 18 urte eta gero, berreskuratu zuten Jazz Hernani eta aurten jarraipena izango du 18garren edizioarekin. Atzo aurkeztu zuen Goiz Eguzkin Jazz Hernani Kultura Elkarteak eta Jazz Hernani 2019 jaialdia ospatuko da hurrengo uztailaren 11, 12 eta 13an. Tilosetako kontzertuez gain aurten eremu berriak proposatu dira emanaldiak eskaintzeko: Kaxkoko kaleak eta Goiz Eguzkiko parkea.
Datorren ostegunean, uztailaren 11n, hasiko da
Hernaniko jazzaldia uztailaren 11n, ostegunean, hasiko da eta uztailaren 13an, larunbatez, amaituko da. Lehendabiziko egunak Jazz Berri du izena eta Kaxkoan zehar, 19:00etatik 21:00etara, EuskOrleans taldea & Dantzari bikotea ariko dira.
Uztailaren 12ak, Goiz Eguzki Gingko Jazz izena hartu du eta Kardaberaz Parkean, 20:00etan, kontzertua eskainiko dute Garbiñe Insausti, Nahia Valle eta Imanol Iribarrenek. 22:00etan DJ Makalaren txanda iritsiko da.
Eta hirugarren egunean, larunbatean, Tilosetan, 20:00etan La Jodederaren kontzertua egongo da eta 22:00etan Jean Marie Ecay Triok itxiko du aurtengo edizioa.
Joxan Goikoetxeak aipatu zuen «estabilizazioa» dela helburua eta bide horretan laguntzaile gehiago izan dituzte; Kaxko Elkartea, Tilosetako Kitto, Zintzarri eta Joxe Mari tabernak eta Berriak Elkartea.