Chillida-Lekura bisita auzotarrek, uztailaren 14an

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 3a, 02:00

Hitzordu berezia jarri du Osiña­gako Auzo Elkarteak, uztailaren 14rako. Igande horretan, goizean, Chillida-Leku museora bisita antolatu dute, auzotarrentzat. Goizeko 10:30-11:00ak aldera izango da, eta bisita gidatua egingo dute museoan. Joan nahi duenak, hori bai, aurrez eman beharko du izena. Dato­rren asteartera arte izango da apuntatzeko aukera, hilaren 9ra arte: 649 493 920 telefono zenbakira (Amaia) deitu behar da, arratsaldez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!