Pagola eta Insausti lehian, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 3a, 02:00

Gaur izango du segida, Zikuña­ga Papelera Torneoak, bi partidurekin; arratsaldeko 19:00etan hasita, kiroldegiko frontoian: jubeniletan, Urdangarin eta Lizeaga astigartarrak ariko dira, Galarraga eta Lasaren kon­tra; eta nagusietan, Pagola eta Insausti hernaniarrak, Altu­na eta Ortiz de Urbinaren kontra. Herenegun, berriz, hiru partidu jokatu ziren: Sein eta Uria 22-9 nagusitu ziren kadeteetan, Arlu­ziaga eta Etxarriren kontra; Salaberria eta Iñarra 22-20 jubeniletan, Artola eta Mujika­ren kontra; eta Chiapusok eta Aranburuk 22-17 irabazi zieten, Oiarbide eta Arrateri. Astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan jokatuko dira partiduak, Hernanin, hilaren 27ra arte; egun horretan, finalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!