Hernanira egingo du bisita, uztailean, Gure Zirkua izeneko zirku ibiltariak. Hilaren 25etik 27ra egongo da bertan, eta bi saio eskainiko ditu egunero, 18:00etan eta 20:30etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, www.ticketea.com web orrian; eta hilaren 22tik aurrera, zirkuko takilan ere izango da aukera, 18:00etan hasita.