Irteera potentea antolatu du Mendiriz?Mendi elkarteak, hilabete honetarako: lau egun egingo dituzte Picos de Europa mendilerroan, uztailaren 25 eta 28 bitartean.
Eta bertara joateko, zabalik dago izenematea, herenegun hasita, datorren astelehenera arte. Elkartearen bulegoan (Iturregi plaza) egin behar da, eta astelehen, ostegun eta ostiraletan daude bertan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Irteera honetarako, plazak mugatuak dira: 22 lagunentzat dago tokia. Bazkideek 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 200 euro. Apuntatzeko momentuan, 80 euro aurreratu beharko dira. Prezio horren barne dago bidaia, eta hiru eguneko egonaldia pentsio erdian.
Leongo Valdeon herrian egongo dira, eta egun bakoitzean, irteera bana egingo dute: aurrenekoan Coriscao mendira, Puerto de San Gloriotik; bigarrenean, Cordiñan, Collado Jermoso aterpea eta Santa Marina de Valdeon artean ibiliko dira; hirugarrenean, Torre Bermeja mendira, Valdeonetik; eta azkenekoan, Gilbo mendira, Leongo Cervinora.