Harpa kontzertua, bihar arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 3a, 02:00

Bihar izango da aukera, ­Alaia Belaunzaran Arruabarrena har­pa-jo­leren musikaz gozatzeko, uda­letxeko Areto Nagusian. Arra­tsal­deko 19:00­­etan hasiko da kontzertua, eta orain arte ika­­si­tako obrak es­kaniko ditu, ger­­tu­ra­tzen di­re­­nentzat, har­pa kla­­si­koarekin.

Oiartzuarra, zazpi urte zi­tuela hasi zen harpa jotzen, Oiar­tzungo Ibargain Musika Es­­kolan, Iñaki Gurruchaga ira­­­kaslearekin, eta ordutik ibil­bi­de pro­fe­sional oparoa izan du. Oiartzunen izan on­doren, Bil­­boko Juan Cri­sos­to­mo de Arria­ga kon­tser­ba­to­ri­oan ja­rra­itu zuen for­ma­kun­tza, Cris­tina San­­chez­ekin. Gaur egun Ma­­drilen bizi da, eta bertan mu­­sikako goi mai­lako ikas­ke­tak burutzen ditu, Real Con­ser­va­torio Su­pe­rior de Mú­si­ca­n. 


Kolaborazioak, beste taldeekin

Euskal He­rri­an eskainitako kon­­tzer­tuez gain, zenbait ko­la­­­bo­razio ere egin di­tu Belaun­zaranek, euskal talde eta or­kes­­­tre­kin, eta hainbat musika ema­na­lditan parte hartu du. Besteak beste, Oiartzungo Bei­­ra musika taldearekin, Mar­­go­tu berria diskan kola­bo­ratu zuen, 2016 urtean. 

Es­pa­inia mailan ere aritu da la­ne­an harpa-jolea, Gaztela Man­­txako Santa Zezilia Gaz­­­te Or­kestrarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!