Hamaiketako baten bueltan inauguratu zuten denda

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 3a, 02:00

Uztailaren 13an zabaldu zituen ateak, Ereñotzuko Denda berriak, Begoña Garcia astigartarraren es­kutik. Baina inaugurazio ofiziala, joan den ostegunean?egin zuten, festa giroan. Dendan elkartu ziren auzotarrak, gon­bi­te­ari erantzunez, eta ha­mai­keta­koa egin zuten bertan, sagardo kupela eta guzti. Orain, uda osoan egon­go da za­ba­lik, astean zehar goiz eta arra­tsalde, eta asteburuetan goizez. Abuztuan, goizez egunero. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!