Aurreko legegintzaldia bukatzearekin batera, «ilusioz eta esfortzu haundiz» osatutako ziklo bat itxi zuen Orain Hernanik, eta bidea egin zion, Elkarrekin Podemos-Orain Hernani hautagaitzari.
Eta legegintzaldia bukatuta, era berean, lau urtetako balantze ekonomikoa ere egin zuen, «publikoki aurkeztuko duguna, gure gardentasun bokazioari jarraituz».
Horrela, jakinarazi du zertara bideratu duen, legegintzaldiko soberakina: «juxtua iruditu zitzaigun, udal talde bezala Orain Hernanik izandako soberakina, bideratzea, besteak beste, Hernanirekin lotura haundia daukaten hiru elkartetara; Pausoka, SOS Errefuxiatuak, eta Hernani Wukrorekin elkarteetara, hain zuzen ere», adierazi du.
Zehazki, 1.000 euroko donazioa egin dio, hiru elkarte horietako bakoitzari; eta hitzarmen bat sinatu du haiekin, adostuz zertarako erabiliko diren fondo horiek.
«Hernani herri solidarioa da, eta ziur gaude asmatu dugula», azpimarratu dute.