Argazki gustukoena bozkatzeko, lau egun

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 2a, 02:00

Kronikak antolatzen duen San Joanetako XII. Argazki Lehiaketan, dagoeneko bozkatu daitezke, partehartzaileen argazkiak. Aurreko egunetan, arazo teknikoak tarteko, ezin izan da bozkatu; baina da­goeneko konponduta dau­de, eta https://la­bur.eus/H70Ok web orrian eman daiteke bo­toa, argazki gustukoenen alde. 

Bertan ageri dira, bozkatu daitezkeen argazkiak, eta erra­za da botoa ematea. Bi argazki aukeratu behar dira: bat helduen mailan, eta bestea haurren kategorian.

Erantzuteko epea, datorren ostiralean bukatuko da, hilaren 5ean, eguerdiko 12:00etan. 

Bi kategoria, eta hiru sari

Argazkiak, bi kategoria ezberdinetan daude sailkatuta, eta bakoitzetik gustukoena aukeratu behar da. Izan ere, bietan izango dira sariak. Bi sari ba­natuko dira helduen kategorian: irabazleari, sei bo­­tila ardo, Viña Ardanza Re­ser­va; eta bigarrenari, beste sei botila ardo, Finca San Martin. Bi sari horiek, Irizar Ardoakek ja­rri ditu.

Eta haurren mailakoa da, hirugarren saria: Latxe al­diz­kariko urtebeteko harpidetza, Kronikaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!