Azken urteotako ohiturari jarraituz, Xalaparta txarangak bere zuzendari izan zen Iñaki Apezetxea Txatxoni omenaldia eskaini zion, San Joan egunez. Zinkoenean Zezen Suzkoa girotu zuten, beraien doinuekin, eta Txatxon omendu zuten segidan, Gu Gera Euskadiko abestuz.