Zinema eta Santio jaiak, uztailean nagusi

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 2a, 02:00

Uztaila iritsi da eta Asti­ga­rra­gan Santio jaien hilabetea iza­ten da; beraz, kultur agen­dan toki esanguratsua dute he­­rri­ko festek. Uztailaren 15­ean aur­­keztuko da egitarau ofi­zi­a­la, baina dagoeneko eman dai­teke izena, anto­latu­ko di­ren baz­ka­ri desber­dine­tan; eta bai­ta dan­borradan, hiltzai­lea­ren jo­la­­sean edota marmitako eta playback lehiaketetan ere.

Bestetik, ostiral honetan ber­­tan, Zinema Kalean eki­m­e­na hasiko da. Hileko lehen­da­biziko hiru ostiraletan eskai­ni­ko da: uztai­laren 5ean, 12an eta 19an, gaueko 22:30etan ha­sita, Foru Plazan. Mi querida cofra­día­ izango da aurrenekoa; bigarrenean Tomb Rider jarri­ko dute; eta amaitzeko, 19an, herriko bi el­karteen doku­men­talak: Eme, eman, harri, Ema­rri, eta Ahizpatasun hariak. 


UZTAILEKO AGENDA


ZINEMA KALEAN

5, Mi querida Cofradía. 90 minutu. Foru Plazan. 22:30etan. 

12, Tomb Rider. 122 minutu. Foru Plazan. 22:30etan. 

19, Herriko elkarteen dokumentalak. Eme, eman, harri, emarri. 12 minutu. Ahizpatasun hariak. 77 minutu. Foru Plazan. 22:30etan. 

6, Hernaniko Epele auzoan Hegaztiak ikusteko irteera Haritzaldek antolatua. Irteera Erribera plazan 09:00etan. Nork bere autoan joateko.

15, KZ Guneko dinamizatzailea bertan egongo da, 16:00etatik 17:45etara. uztailean ez da ikastarorik emango, baina ikastaroetako informazioa eta izen-ematea: kzgunea.eus eta tutor.astigarraga@kzgu­nea.net. Dena, doan.

20, Mendi txangoa hegaztiak ikusteko. irteera Santiagomendiko ermitako aparkalekutik 09:00etan.

24, Foru Plazan DBHren aldeko argazki erraldoia 18:45etan. Parte hartzeko elastiko berdea eraman behar da.


SANTIO JAIAK

Uztailaren 15ean 2019ko Santio jaietako egitarauaren aurkezpen ofiziala egingo da udaletxean 13:00etan.

Bazkariak:

24, Haur bazkaria ikastolako atarian. Txartelak Herri Eskolan eta kiroldegian egongo dira salgai uztailaren 8tik 19ra edo txartelak agortu arte. Xaguxarko haurrek ez dute lehentasunik, parte hartzea irekia da.

24, Gaztelekuko bazkaria Joseba Barandiaran plazan. Txartelak salgai Gaztelekuan uztailaren 20 arte. Prezioa 5 euro.

24, Erretiratuen bazkaria Galtzaur elkartean, txartelak bertan salgai.

26, Santa Ana eguneko bazkaria Rezola sagardotegian. Txartelak uztailaren 18tik 24ra salgai Zipotza eta Ikatza tabernetan.

26, Elkartasun bazkaria txosnan. Txartelak salgai Zipotza tabernan uztailaren 8tik 24ra 15 eurotan.

27, Marmitako bazkaria Foru Plazan. Txartelak salgai jarriko dira uztailaren 18an Joseba Barandiaran plazan 19:00etatik 21:00etara: helduen txartelak 12 euro eta haurrenak (12 urte arte) 6 euro.

27, Gazte bazkaria txosnan. 

28, Bizirauten deunaren bazkaria Ipintza sagardotegian. Txartelak salgai Zipotza tabernan uztailaren 8tik 12ra 20 eurotan.

Lehiaketak, jolasa eta danborrada:

25, Hiltzailearen jolasa Gazte Asanbladak antolatua, txupinazoarekin batera hasi eta norbait garaile gertatu arte hainbat egun iraun dezake. Izenematea uztailaren 19ra arte zabalik Zipotza tabernan. Informazioa AGAren facebookean.

27, Herri danborrada 18:30etan. Izenematea uztailaren 15era arte Ikatza tabernan. 18 urte baino gehiago izan behar dira eta 23ko entsegura joateko konpromezua hartu: astidanbor@gmail.com

27, Marmitako lehiaketa 11:00etan. Uztailaren 5era arte izen eman daiteke astigarraga@gmail.com helbidean edo kultur etxean (08:30-14:00). 20 talde gehienez eta gehiagok izena emanez gero zozketa.

28, PlayBack lehiaketa 19:00etan. Izenematea uztailaren 2tik 5era zipotza tabernan. Abestia ere zehaztu behar da. Edonork parte hartu dezake, gazte, zein helduk eta sariak banatuko dira.


KULTUR ETXEA ETA LIBURUTEGIA 

Irailaren 6ra arte goizez bakarrik egongo dira zabalik, 09:00etatik 14:00etara. 

*Abuztuan ez da kultur agendarik argitaratuko, eta irailekoan argitaratzeko proposamenak, abuztuaren 9rako bidali behar dira, au.kultura@astigarraga.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!