Datorren ikasturtera begira jarri da Hernaniko Bertso Eskola, eta bertan bertsotan aritu nahi duten haurrek, zabalik daukate aurrez izena emateko epea, uztailaren erdialdera arte: 669 068 388 telefonoan, edo hernanikobertsoeskola@gmail.com emailean. Dena den, mantenduko dute aukera, irailean izenemate presentziala egiteko.