Enaitz Goñi hernaniarrak hiru domina lortu ditu, Euskal Herriko infantil mailako igeriketa txapelketan, Tolosan. Zilarra lortu zuen 400 metro estiloen proban (5:03) eta bi brontzezko domina 200 eta 400 metro libreetan (2:05 eta 4:24). 100 metro libreetan, laugarren amaitu zuen (57:08).