Ostiral honetan emango zaie hasiera aurtengo Martindegiko jaiei, goizeko auzo kalejirarekin batera.
Egitarau indartsua dute San Ferminek eta gerturatzen direnek ez dute aspertzeko denbora izango. Hiru egunak musika emanaldi, erakustaldi eta bertsolarien saioekin osatuta daude, besteak beste. Haur eta gazteentzako gaztelu puzgarriak eta disko festa ere egongo dira, asteburuan.
Auzo bazkaria larunbatean izango da, eguerdiko 14:30etan. Bestalde, bertsolarien bi saio igandean izango dira. Lehena, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallusekin; eta bigarrenean, Mendiluze eta Arzallusi batuko zaie Miren Amuriza.
Aurtengo sagardo dastaketarako hamahiru sagardotegik eskainiko dute beren aukera.
Euskal festa, igandean
Igandean, herri kirolak izango dira protagonista, 12:00etatik aurrera. Aizkoran, Iker Vicente bakarrik ariko da lehian, Ibai Soroa eta Suharri Paolla bikotearen kontra. Eta harriekin, berriz, Inhar Urruzuno jasotzailea ariko da lanean.
Ostiralean, hilak 5
10:30, Festei hasiera.
11:00, Auzoko Hildakoen alde Meza.
11:30, Haur jolasak eta buruhaundiak.
17:30, Denak marraztera.
17:00-17:30, XLX. Tiro karabina lehiaketa.
18:30, Puzgarri bereziak, barredora, e.a.
19:00, Tortilak jasotzea.
20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak. Gero, tortila goxoena.
00:00, Erromeria, FAN&GO taldearekin.