Torneo Papelera Zikuñaga jokatzen ari dira frontoian. Txapelketaren lehenengo edizioa da eta gaur, 18:00etan, hiru partidu jokatuko dituzte kadete, jubenil eta seniorrek. Ostiralean kadeteetan Jara eta Insaustik 22-15 irabazi zuten Zapirain-Belokiren kontra eta 22-10 Aranburu-Zalakainek, De la Torre-Naldaizen aurka.