Bihar izango dute uztaileko zita, Hernaniko odol emaileek. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, aukera izango da anbulatorioan, odola eman edo organo donante egiteko. Ekainean, 59 lagunek eman zuten odola, horietatik lau berriak; eta ez zen organo donante berririk egon